Pasa den maiatzaren 9an IES Gueñes (Eretza) eta
Avellaneda Ikastetxea “¿Cómo afrontar los conflictos?/ Nola egin aurre
gatazkei?” proiektuan parte hartzen hasi ziren. Proiektu honek Gueñeseko
Udalaren laguntza eta babesa dauka, eta proiektua hasteko Ekintza kulturala
egin zen Sodupeko Kultur Etxean.
Ekintza horretan, bi emanalditan eginda, Reality Show-aren bitartez, Iñigo
Iraultza “Iru”, Maite Bayón eta Jon Urrazaren eskutik, DBHko neska-mutilek umorezko
esquech dibertigarriekin gozatu
zuten. Honetaz gain, Euskadiko pertsonai ospetsuei elkarrizketekin, adibidez,
Julian Iantzi eta Juanito Oiarzabalena, besteak beste, eta baita Rap
Musikarekin ere, Invert raperoa eta Rasy Simone DJ-ren eskuz, oso ongi pasatu
zuten.
Honela, proiektu sakonago martxan jartzen da. Eta bere
arrakastari esker azken urteetan udalerri askok proiektuarekin bat egin dute
nerabeei laguntzen baitie beraien gatazkak ikuspegi kolaboratibo batetik
ikusten eta konpontzen. Ikuspegi hau positiboagoa da gatazken kudeaketan. Hau
guztia egiteko tutoretzak eta tailerrak egiten ditugu, beraien gatazkak
negoziatzen ikasteko. Bitartekaritzaren bidez gainerakoen gatazken kudeaketan
laguntzen ere ikasten dute .
![]() |
|
![]() | |
|
Aurten “Nola egin aurre
gatazkei?” lantaldeok Ekintza Kulturalari Juanito Oiarzabalen elkarrizketa
gehitu diogu. Honetan, hitz egiten digu kondizio gogorretan gure emozioak nola
erregulatuaren garrantziaz, besteak beste.
Bihotzez, proiektuan bere
inplikazio desinteresatua eskertzea gustatuko litzaiguke. Mila esker, Juanito!
No hay comentarios:
Publicar un comentario