martes, 5 de agosto de 2014

Zalla eta Ermuan, 2013.ko Ekintza Kulturala antolatzen

Maite Bayon, Nerea de la Torre, Jon Urraza, Jon (Osoron) eta Yeray, Ermuako antolaketan
 "¿Cómo afrontar los conflictos? /Nola egin aurre gatazkei?" lan-taldeok urtarrilaren 31ean Zallako Zine-Antzokira eta otsailaren 5an “Ermua Antzoki”-ra joan ginen proiektuaren antzerki-lana muntatzera eta entsegu nagusia egitera. Emanaldiak izan ziren Zallan otsailaren 1an 280 neska-mutilentzat eta bere irakasleentzat eta Ermuan, otsailaren 6a, 300 ikasleentzat.



Rasy Simone DJ eta Asier García Real,
Zallako antolaketan

Antzerki-lanak nerabeei indarkeriaren aurrea hartzean eta gatazken kudeatzeko Bitartekaritzaren gaitasunetan hezten die. Orotara, hiru emanaldi egin genuen, bat gaztelaniaz eta bi euskaraz. Emanaldi horietan ikusi zuten gatazka eta indarkeria kontzeptuak ez daudela lotuta beti. Ikasi zituzten gatazketan dauden pertzepzio desberdinak, enpatia eta emozioen auto-ezagutza, erregulazioa eta adierazpena oso garrantzitsuak direla gatazka bat konpontzeko. Eta hori egiteko, hain zuzen ere, irakatsi genien nola egiten den Negoziazio Kolaboratiboa edo Negoziazio IRABAZI-IRABAZI. Hau guztia, umore esquech ezberdin batzuei, elkarrizketei eta Rap musikari bidez, egin zen; eta honi esker neska-mutilek ikasi zituzten gaztaka inter-pertsonalak kudeatzeko erabiltzen diren gaitasunak.


Carlos Arrola (Critical t-shirts), dekoratua prestatzen
Bosgarren edizio honetan (aurrekoetan bezala) nerabeekin hizkera hurbilekoa eta herritara, umorea eta telebistako formatua erabiltzea onena dela uste dugu, hori delako ikusi duguna 2008-2009ko eskola-urtean Erandio hasi zenean proiektua egiten.

Honekin batera, lan-taldearen 11ok eskertu nahi dizuegu gurekin lan egin duzuen bi udaleko guztiei, oso ondo hartu izan gaituzuelako (gazteek, beraien irakasleek, udako langileek, instituzioek… dena den, proiektuan sinetsi duzuen guztiok)


 "¿Cómo afrontar los conflictos? /Nola egin aurre gatazkei?" lan-taldea

"¿Cómo afrontar los conflictos? / Nola egin aurre gatazkei?" proiektuaren TB aurkezpena

Bigarren Hezkuntzan Elkarbizitzarako Hezkuntzaren proiektua. Tresna didaktiko berriak garatzen ditu hiri-kultura eta umorea erabiliz, hau guztia “indarkeriarik ez” kontzeptuaren konpetentzietan hezteko. Nerabeek beraien autoestimua errefortzua eta emozioak erabilera ikasten dituzte. Indarkeriaren aurrean enpatia garatzen, gatazka batean pertzepzio desberdinen garrantzia ulertzen, Gaitasun Sozialak garatzen eta Bitartakitzaren ikuspegi kolaboratiboa barneratzen ere ikasten dituzte.


Sondika: 2012ko Ekintza Kulturala

Iñigo Iraultza “Iru”, eta Maite Bayón eta Jon Urraza aktoreak aurkezten dute “Nola egin aurre gatazkei?” ekintza kulturalaren azken sekzioa non Invertek interpretatzen du “Conflictos” abestia eta Olofekin inprobisatzen du Elkarbizitzari buruz.


Nola egin aurre gatazkei?

Viernes, 3 de febrero de 2012

"Ekimen berritzaileak Erandioko gazteei Elkarbizitza eta gatazken kudeaketa irakasten du Rap musika umorearen bidez.

Jon Urraza, Iru, Invert, Olof, Asier García, Angharad Díez eta Maite Bayón Astrabuduan
Proiektu hau orain dela 4 urte jaio zen, eta oso arrakastatsua izaten ari da DBHko ikasleei irakasten baitie beraien gatazkak kopontzeko elkar jota hasi gabe. Horrexetarako, Kultura hiritarra erabiliz ikasleek tresna didaktikoak ikasten dituzte. Honela, gaur Josu Murueta centro kulturalean antzerki bat ikusi dute eta bere umorezko squech dibertigarriekin asko gozatu dute”.

Iturria: Tele 7

Argazkiak: Deia

martes, 22 de julio de 2014

Gueñesek “Nola egin aurre gatazkei?” proiektuan parte hartu du



Pasa den maiatzaren 9an IES Gueñes (Eretza) eta Avellaneda Ikastetxea “¿Cómo afrontar los conflictos?/ Nola egin aurre gatazkei?” proiektuan parte hartzen hasi ziren. Proiektu honek Gueñeseko Udalaren laguntza eta babesa dauka, eta proiektua hasteko Ekintza kulturala egin zen Sodupeko Kultur Etxean.

Ekintza horretan, bi emanalditan eginda, Reality Show-aren bitartez, Iñigo Iraultza “Iru”, Maite Bayón eta Jon Urrazaren eskutik, DBHko neska-mutilek umorezko esquech dibertigarriekin gozatu zuten. Honetaz gain, Euskadiko pertsonai ospetsuei elkarrizketekin, adibidez, Julian Iantzi eta Juanito Oiarzabalena, besteak beste, eta baita Rap Musikarekin ere, Invert raperoa eta Rasy Simone DJ-ren eskuz, oso ongi pasatu zuten.


Honela, proiektu sakonago martxan jartzen da. Eta bere arrakastari esker azken urteetan udalerri askok proiektuarekin bat egin dute nerabeei laguntzen baitie beraien gatazkak ikuspegi kolaboratibo batetik ikusten eta konpontzen. Ikuspegi hau positiboagoa da gatazken kudeaketan. Hau guztia egiteko tutoretzak eta tailerrak egiten ditugu, beraien gatazkak negoziatzen ikasteko. Bitartekaritzaren bidez gainerakoen gatazken kudeaketan laguntzen ere ikasten dute .

Iñigo Iraultza “Iru” aktorea, Avellaneda Ikastetxeko bi irakasle eta ikasle batekin




"Invert raperoa", gatazkei buruz inprobisatzen



Ekintzaren Ixtea: Ikasle eta irakasleekin.


Aurten “Nola egin aurre gatazkei?” lantaldeok Ekintza Kulturalari Juanito Oiarzabalen elkarrizketa gehitu diogu. Honetan, hitz egiten digu kondizio gogorretan gure emozioak nola erregulatuaren garrantziaz, besteak beste.

Bihotzez, proiektuan bere inplikazio desinteresatua eskertzea gustatuko litzaiguke. Mila esker, Juanito! 



Juanito Oiarzabali elkarrizketa egin diogu " / Nola egin aurre gatazkei” proiektuarentzat.



Aurten, zorionez Juanito Oiarzabalek kolaboratu egin du “Como afrontar los conflictos/ Nola egin aurre gatazkei?” proiektuan. Elkarrizketa honetan gauza garrantzitsu askori buruz hitz egiten digu, adibidez, hobetze pertsonala, emozioak eta elkarlanari buruz, besteak beste.

Eskerrik asko Juanito!!