martes, 5 de agosto de 2014

Zalla eta Ermuan, 2013.ko Ekintza Kulturala antolatzen

Maite Bayon, Nerea de la Torre, Jon Urraza, Jon (Osoron) eta Yeray, Ermuako antolaketan
 "¿Cómo afrontar los conflictos? /Nola egin aurre gatazkei?" lan-taldeok urtarrilaren 31ean Zallako Zine-Antzokira eta otsailaren 5an “Ermua Antzoki”-ra joan ginen proiektuaren antzerki-lana muntatzera eta entsegu nagusia egitera. Emanaldiak izan ziren Zallan otsailaren 1an 280 neska-mutilentzat eta bere irakasleentzat eta Ermuan, otsailaren 6a, 300 ikasleentzat.



Rasy Simone DJ eta Asier García Real,
Zallako antolaketan

Antzerki-lanak nerabeei indarkeriaren aurrea hartzean eta gatazken kudeatzeko Bitartekaritzaren gaitasunetan hezten die. Orotara, hiru emanaldi egin genuen, bat gaztelaniaz eta bi euskaraz. Emanaldi horietan ikusi zuten gatazka eta indarkeria kontzeptuak ez daudela lotuta beti. Ikasi zituzten gatazketan dauden pertzepzio desberdinak, enpatia eta emozioen auto-ezagutza, erregulazioa eta adierazpena oso garrantzitsuak direla gatazka bat konpontzeko. Eta hori egiteko, hain zuzen ere, irakatsi genien nola egiten den Negoziazio Kolaboratiboa edo Negoziazio IRABAZI-IRABAZI. Hau guztia, umore esquech ezberdin batzuei, elkarrizketei eta Rap musikari bidez, egin zen; eta honi esker neska-mutilek ikasi zituzten gaztaka inter-pertsonalak kudeatzeko erabiltzen diren gaitasunak.


Carlos Arrola (Critical t-shirts), dekoratua prestatzen
Bosgarren edizio honetan (aurrekoetan bezala) nerabeekin hizkera hurbilekoa eta herritara, umorea eta telebistako formatua erabiltzea onena dela uste dugu, hori delako ikusi duguna 2008-2009ko eskola-urtean Erandio hasi zenean proiektua egiten.

Honekin batera, lan-taldearen 11ok eskertu nahi dizuegu gurekin lan egin duzuen bi udaleko guztiei, oso ondo hartu izan gaituzuelako (gazteek, beraien irakasleek, udako langileek, instituzioek… dena den, proiektuan sinetsi duzuen guztiok)


 "¿Cómo afrontar los conflictos? /Nola egin aurre gatazkei?" lan-taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario