martes, 22 de julio de 2014

Gueñesek “Nola egin aurre gatazkei?” proiektuan parte hartu du



Pasa den maiatzaren 9an IES Gueñes (Eretza) eta Avellaneda Ikastetxea “¿Cómo afrontar los conflictos?/ Nola egin aurre gatazkei?” proiektuan parte hartzen hasi ziren. Proiektu honek Gueñeseko Udalaren laguntza eta babesa dauka, eta proiektua hasteko Ekintza kulturala egin zen Sodupeko Kultur Etxean.

Ekintza horretan, bi emanalditan eginda, Reality Show-aren bitartez, Iñigo Iraultza “Iru”, Maite Bayón eta Jon Urrazaren eskutik, DBHko neska-mutilek umorezko esquech dibertigarriekin gozatu zuten. Honetaz gain, Euskadiko pertsonai ospetsuei elkarrizketekin, adibidez, Julian Iantzi eta Juanito Oiarzabalena, besteak beste, eta baita Rap Musikarekin ere, Invert raperoa eta Rasy Simone DJ-ren eskuz, oso ongi pasatu zuten.


Honela, proiektu sakonago martxan jartzen da. Eta bere arrakastari esker azken urteetan udalerri askok proiektuarekin bat egin dute nerabeei laguntzen baitie beraien gatazkak ikuspegi kolaboratibo batetik ikusten eta konpontzen. Ikuspegi hau positiboagoa da gatazken kudeaketan. Hau guztia egiteko tutoretzak eta tailerrak egiten ditugu, beraien gatazkak negoziatzen ikasteko. Bitartekaritzaren bidez gainerakoen gatazken kudeaketan laguntzen ere ikasten dute .

Iñigo Iraultza “Iru” aktorea, Avellaneda Ikastetxeko bi irakasle eta ikasle batekin




"Invert raperoa", gatazkei buruz inprobisatzen



Ekintzaren Ixtea: Ikasle eta irakasleekin.


Aurten “Nola egin aurre gatazkei?” lantaldeok Ekintza Kulturalari Juanito Oiarzabalen elkarrizketa gehitu diogu. Honetan, hitz egiten digu kondizio gogorretan gure emozioak nola erregulatuaren garrantziaz, besteak beste.

Bihotzez, proiektuan bere inplikazio desinteresatua eskertzea gustatuko litzaiguke. Mila esker, Juanito! 



No hay comentarios:

Publicar un comentario