viernes, 3 de febrero de 2012

Txorierri (Graffiti Tailerra)

Txorierriko Mankomunitateak, “nola aurre egin gatazkei” jardueraren bitartez, datorren otsailaren 11ean martxan jarriko du Graffiti Tailer bat Derioko Gaztelekuan. Ekintza honek gazteak bitartekaritza gaian murgiltzeko helburua du.
Spray bitartzez egiten diren Graffiti  tailer hau 12 eta 18 urte bitarteko gazteentza bideratuta dago, eta komunikazio bitartez sortzen den talde lanean oinarrituta dago.
Tailerra aurrera doan einean, gatazkak argitzeko prozesua azaltzen diren ideia nagusiak esplikatuko dira.
Aipatzekoa da ere, tailer honek gazteen irudipena, inspirazioa eta  sormena sustatu nahi duela ere.
Azken finean tailer honek gazteak graffiti mundura hurbildu nahi ditu eta horretarako, bertan teknika eta enfoke desberdinak ikusten dira.
Programan lantzen diren gaiak:
1. Kaleko artera “Graffiti mundura” sarrera.
    (graffiti letrak, plantillak, street art, muralismoa)
2. Spray mundura sarrera (erabilera motak, seguritatea, osasuna, etab).
3. Spraya erabiltzeko teknika desberdinak.
4. Denon artean landutako kontzeptuaren definizioa eta muralean marraztu beharreko graffitiaren bozetua.
5. Taldeko eta bakarkako lan banaketa.
6. Taldeko muralaren marrazketa.
Tailerra Victor Landetak emango du (Leioako Unibertsitatean Bellas Artes karreran lizenziatuta eta  tailer hauek  emateko beharrezkoa den C.A.P a duen artista). Victor Landetak 16 urte jardun ditu Graffiti eta pintura munduan murgilduta.
Victor Landeta mundo osotik egon da Graffiti, esposizio eta gazteentzako tailerrak ematen. Hauetako asko, Londres eta Berlinen izan dira. Lan hauetan, bere helburu garrantzitsuenetako bat gazteen inspirazioa eta sormena bultzatzea da, eta horretarako komunikazioan oinarritutako taldeko lana erabiltzen du.
Hortaz, hemen duzue bere web gunea: www.victorlandeta.com
Jarraian bere lanetariko batzuk erakutsiko dizkizuegu!


No hay comentarios:

Publicar un comentario